Ez dugu ez gehiago, ez gutxiago, ez hoberik ezta beste edoizein danborrada baino
txarragorik izan nahi, gure jaiaren, danborradaren nortasuna berreskuratu
eta gogoratu nahi dugu, besterik ez.
Nortasun hau pixkanaka galtzen ari dela uste dugu eta ez
badugu hori eragozteko ezer egiten, gure amaieraren hasiera izango da.
Edukinari mexpresu eginda begiratzen diren liburu atalak begiratzerakoan
adostuko balira bezala ez dugu jendeak, danborradak kanpotik ikusterik nahi.
Eta,
zergatik Sheshenarena?
Urra
Papito,Donostiako Zortziko-Martza, Pastelero eta Iriyarenarekin batera,
Sheshenarena, danborradan jotzen ziren lehenengo doinuetariko bat da.
Sheshenarena,
Sarrieguiren maisua izan zenaren konposizio bat da, Santestebanena ain
zuzen ere.
Donostiarrek,
hau jakitea gustatuko litzaiguke;
Santa
Marían jotzea ez da Donostiako santuari jotzea bakarrik, Sarrieguik bere musika
jarduerak hasi zituen parrokian jotzea ere bait da.
Bilitx
kalean jotzea ez da kale nagusitik lasala plzaraino doan kalean jotzea
bakarrik, Bilintx bait zen Sarrieguik antzoki nagusian zuzentzen zituen lanei
letra jartzen ziona.
Fermin
Calbeton kalean jotzea ez da taberna gehien dituen kalean jotzea bakarrik,
Puyuelo Kalean jotzea ere da, bertan, "la Fraternal" ak bere
danborradari hasiera ematen zion.
Gaztelu
igoeran jotzea ez da aldapa bakar batean jotzea bakarrik,
"tripasayenak" izeneko elkarte - sagardotegi zaharrak zeuden
lekuan jotzea ere bait da,
kale
kantoi, plaza eta bide bakoitzak dituen histori eta abar luze bat ere.
Donostiarrei,
donostiarrentzako eta San Sebastian berea bezela sentitzen dutenentzako
donostiarren ospakizun bat dela gogorarazi nahi diegu.
Herriak
bat batean sortu zuen jai bat dela gogoratu behar dugu, eta horrela jarraitu
beharko luke, herriaren partaidetzarekin.
¡¡¡ GORA
SHESHENARENA !!!