domingo, 16 de diciembre de 2012

SHESHENARENA DANBORRADA (1)


Ez dugu ez gehiago, ez gutxiago, ez hoberik ezta beste edoizein danborrada baino txarragorik izan nahi, gure jaiaren, danborradaren nortasuna berreskuratu eta gogoratu nahi dugu, besterik ez.

Nortasun hau pixkanaka galtzen ari dela uste dugu eta ez badugu hori eragozteko ezer egiten, gure amaieraren hasiera izango da. Edukinari mexpresu eginda begiratzen diren liburu atalak begiratzerakoan adostuko balira bezala ez dugu jendeak, danborradak kanpotik ikusterik nahi.

Eta, zergatik Sheshenarena?

Urra Papito,Donostiako Zortziko-Martza, Pastelero eta Iriyarenarekin batera, Sheshenarena, danborradan jotzen ziren lehenengo doinuetariko bat da.

Sheshenarena, Sarrieguiren maisua izan zenaren konposizio bat da, Santestebanena ain zuzen ere.

Donostiarrek, hau jakitea gustatuko litzaiguke;

Santa Marían jotzea ez da Donostiako santuari jotzea bakarrik, Sarrieguik bere musika jarduerak hasi zituen parrokian jotzea ere bait da.

Bilitx kalean jotzea ez da kale nagusitik lasala plzaraino doan kalean jotzea bakarrik, Bilintx bait zen Sarrieguik antzoki nagusian zuzentzen zituen lanei letra jartzen ziona.

Fermin Calbeton kalean jotzea ez da taberna gehien dituen kalean jotzea bakarrik, Puyuelo Kalean jotzea ere da, bertan, "la Fraternal" ak bere danborradari hasiera ematen zion.
 
Gaztelu igoeran jotzea ez da aldapa bakar batean jotzea bakarrik, "tripasayenak" izeneko elkarte - sagardotegi zaharrak  zeuden lekuan jotzea ere bait da,

kale kantoi, plaza eta bide bakoitzak dituen histori eta abar luze bat ere.
 
Donostiarrei, donostiarrentzako eta San Sebastian  berea bezela sentitzen dutenentzako donostiarren ospakizun bat dela gogorarazi nahi diegu.

Herriak bat batean sortu zuen jai bat dela gogoratu behar dugu, eta horrela jarraitu beharko luke, herriaren partaidetzarekin.

¡¡¡ GORA SHESHENARENA !!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario